top of page
hilketak.jpg

HILKETAK HERRIAN DE XERAR URRUTIA JORAJURIA

Hilketak ari dira gertatzen Lapurdiko itsas-hegiko herri batean. Hilketa odoltsuak, lazgarriak,bertako herritarrak ikaran ezartzen dituztenak. Nor ote hiltzailea? Zein da hilketa hauen arrazoia? Nor ote da hilen duten hurrena? Horiek dira herritarren buruan etengabean pizten eta korapilatzen diren galderak. Haatik, nehork ez daki erantzuten. Poliziak ere, xerka badabiltza ere, nahasirik daude, inolako susmo zuzenik gabe. Susmagarriak izan badira, irakurleen buruan ere tarteka agertuko direnak, baina bata besteen gibeletik, deuseztatuko dituzte. Bukaera arteko zirrara eta jakin-mina ditugu Xerar Urrutia idazle urruñarraren eleberri honetan ikus ditzakegun osagai nagusiak.


JXerar Urrutia Jorajuria,  Urruñako idazle joria eta oparoa dugu, arlo guztietan bidea urratzen duen horietakoa: antzerkian, toberan, kantuan, olerkietan, kontakizunetan, kroniketan, ipuingintzan… lan bikainak plazaratu baititu. Kostaldeko lapurteratik edaten du, gehien bat, baina euskara batuaren arauetara hurbilduz eta murgilduz. Oraingo eleberri hau plazaratzen duen bigarrena da, 2020an, Maiatz argitaletxearen bitartez, eta arrakasta handiz, “Euskal gerrikoa”  izeneko eleberri historiko-mitologikoa plazaratu baitzuen.  Eta ikusirik, zer nolako trebeziaz lotzen dituen fikziozko elementuak eta istorioaren hariak, erran dezakegu ez dela azkena izanen. Geroak erranen.

Prezio publikoa: 13 euros

bottom of page