
JAKES SARRAILLET
Sei mende beranduago, Santxikorrotaren (Santxiko Errota egiazko izenez) oroitzapenak oraindik bizirik dirau Bardeako eskualdean.
XV. mendeko Nafarroa hegoaldeko herritar arrunta zen Santxiko, euskalduna, errotazaina bere aita bezala eta bere gisako jende xume guziak lez, bizitza sinple, pobre, lantsu eta menderatua ezagutuko zuen zorteak eta bidegabekeriak ez balute besterik erabaki.
Aitonseme baten zerga biltzailea hiltzea, ihesa, Tuterako egonaldia, maitasuna, Bardea beltzeko ikazkinekilako bizitza, bidelapurrekin batzea, haien bizi mugitu eta arriskutsuaren gorabeherak, askatasun sentimentu ederra, esperantzaz betetako bihotza, handikien harropuzkeria, bukaera tragikoa. Hauek guziak nobela epiko baten osagaiak dira ezta?
Egia erran, gehienak asmatuak dira... baina, irakurle, nirekin bat etorriko zara, pertsonaiak merezi zuen! Ikusiko duzun bezala, kontakizun laburra eta erraza egin nahi izan dut, irakur erraztasunak ziurtasuna eta plazera sortzen dituelako. Eta hau da euskaldunok maite eta behar duguna...
Jakes Sarraillet (1959) - Maulen (Zuberoan) sortua.
Euskal ikasketak eginik Baionako fakultatean, euskal eta euskarazko irakaskuntzan aditua Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an.
Zenbait lan idatzi ditu:
- 1995: J. de Jauregiberriren Basabürüan lana zuberera itzuli, Maiatz argitaletxeak argitaratu zuen.
- 2007tik aitzina: 19 nobela labur Maiatz aldizkarian argitaratu ditu, zubereraz.
- 2015: A. Xahoren Nafarroako bidajea lana zuberera itzuli, Sü Azia elkarteak argitaratu zuen.
- 2018: A. Xahoren Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran lana euskara batura egokitu du, Xabier Zabaltzarekin elkarlanean. Maiatz aldizkarian argitaratu ditu
- 2021: Bi neraberen Euskal Herriko itzulia. Sorkuntza hau Lako 16 argitaletxeak argitaratu zuen.
Prezio publikoa: 16 euros