top of page
esaera.jpg

MATTIN

Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu. Esaera zahar horrek irakasten digu gu ez garela ezer gure aurrekorik gabe, eta ez garela zerotik jaiotzen, baizik eta ezagutzen ez dugun historia batekin sortzen garela, eta gure historia ezagutuz bagarela ohartzen gara. Herri bat gara.
Herri baten bihotza ez da orrialdeotan bakarrik gordetzen, ahoz aho dabiltzan hitzetan baizik. Esaera zaharretan aurkitzen dugu gure arbasoen jakinduria, mendeetan zehar itsasoa eta mendia, lanaren izerdia eta festaren algara nahastu dituzten esaera labur eta sakonetan.

Liburu honek ate bat irekitzen digu: irudi baten bidez, esaera bakoitzaren atzean dagoen mundua berriro bisitatzera gonbidatzen gaitu. Irudiak eta esaerak elkarri begira jarrita, iraganaren eta orainaren arteko zubi bihurtzen dira, gure sustraien indarra berritzen dugu.
Hitz zaharrak ez dira zaharkituta geratzen; ez dira hauts bilakatzen. Aldiz, ur-jauzi baten antzera, beti berritzen dira, beti berriz irakasteko prest daude. Eta liburu honek, bere xumean, gure hizkuntza eta gure kultura berpizteko ekintza bihurtzen ditu.

Irakurle, ireki orrialde hauek: entzun ahots isil baina sendoa, ikusi irudiek dakarten gure aurrekoen argitasuna. Eta oroitu: gure herriaren historia ez da atzo bakarrik idatzi, gaur eta bihar ere bai, esaera zahar bakoitzarekin bizirik mantenduz garena. Euskal Herri bat.

Prezio publikoa: 16 euros

Irritaia.jpg

MATTIN

Txiste, zirto, ateraldi, irrimarra, ele-mele, irritzi, laphitza, marra-barra... hitz frango etorri zaizkit burura aitzin-solas xume hau idazterakoan.
Zoritxarrez, mundua mindua ere bada. Gure burua goxatzeko, beharbada gatza eta piperra izatean datza koska. Izan ere, nire arkatzak mina du. Mina beltz-beltza. Errealitatea hain mingarria izan ez dadin, arkatzaren muturra zorroztu dut eta piztu da irudimenaren motorra: RRA-RRAAA-RAAA... Arrasto bihurria egin dut paperean. Emaitza IRRITAIA da.
Nahigabea ebakitzen ahalegindu naiz. Denetarik ikusiko du irakurleak: batzuk ezagunak egingo zaizkio, prentsan argia ikusi dutelako. Gehienak ordea, argitaratugabeak dira. Guztiak nahas-mahas: bizitza bezala.
Zuri dagokizu, orain, irritaia hartu, zorroztu eta oinazea moztea. Amore ez emateko, umorea. Hala bedi!

Prezio publikoa: 16 euros

Aurpegrafiak.jpg

MATTIN

Sudurra begiak, ahoa, belarriak, ilea... eta kito. Egina! Pertsonaren laburpen laburra da AURPEGRAFIA. Iritzi xume bat.
Gizon eta emakume kementsu hauen lana aitortzea izan da nire helburua. Gure ondarea gogora ekartzea. Batzuk aspaldiko ezagunak nituen eta beste batzuk duela gutxi etorri dira niregana. Piskanaka osatu dut bilduma.

Batipat euskaltzaletasunatik eta feminismotik etorri dira, baina badago bateren bat kontrabandoan sartu dena. Asko kanpoan gelditu dira, leku faltagatik sartu ezinik. Ea beste batean ikusten duten argia.
Entzun beraz, marraren marmarra. Iparra eta irribarra ez galtzeko.

Prezio publikoa: 18 euros

Klak!.jpg

MATTIN

LA BANDE DESSINÉE VISIONNAIRE SUR LE (RE-)CONFINEMENT !
KLAK ! Ouverture, fermeture. Vie, folie. Tour de clef, tour de vis. Espoir, désespoir. Virus, viral. Découvrez ce qui se vit et ce qui se meurt derrière la porte de la liberté qui s’ouvre ou qui se ferme suivant le côté où l’on est. KLAK !

KLAK! Idekiera, hetsiera. Bizitza, zoramena. Gako itzulia, iltze itzulia. Esperantza, desesperantza. Birusa, birala. Atzeman ezazu idekitzen eta hesten den askatasunaren ate gibelean bizitzen dena eta hiltzen dena. KLAK!

Prix public / Prezio publikoa: 15 euros

bottom of page