top of page
Mythologie.jpg

OKSANA LEPRINCE DUBARRY

De la bienveillante Eguski, aux terrifiantes Sorginak, en passant par le surprenant Deabru, partez à la rencontre des figures mythologiques emblématiques du Pays Basque avec cet abécédaire. Explorez un univers captivant où plus de 65 entités divines et créatures légendaires prennent vie au travers d’illustrations hautes en couleur !

 

Oksana Leprince Dubarry est une jeune autrice d’origine occitane. Passionnée depuis toujours par l’écriture et le dessin, elle reste persuadée que les livres peuvent changer le monde. Après avoir eu à cœur de faire connaître son premier amour : sa région, au travers d’un recueil de contes, elle entreprend de retranscrire la magie du Pays Basque avec la force puissante de sa culture et de ses mythes originels.

Prix public : 16 euros

izena eta izana.jpg

JOSEBA AURKENERENA BARANDIARAN

 

Euskal izenei buruz beti jakin nahi izan duzun eta nehoiz galdetzen ausartu ez zaren guzti-guztia!

Sabino Arana Goirik 1898. urtean Ixendegia plazaratu zuenetik, hainbat izendegi kaleratu dira. Izendegi honek arrakasta itzela eduki zuen eta luzaz euskaldunok gure seme-alabak euskaraz bataiatzeko erabili dugun iturri nagusia izan da. Frankismoaren amaiera aldera, Euskaltzaindiak plazaratu zuen izendegiaz gain, beste hainbat plazaratu ziren euskal geografiaren luze-zabalean. Ildo horri jarraituz, XX. mendearen azken hamarkadetan biziki izendegi interesgarriak atera ziren argira. Aipamen berezia merezi dute, ene ustez, 1969.  urtetik Seaskak atera duen egutegi berezia euskal izen zaharrak eta berriak zabaltzeko lanabes paregabea izan dena, eta Xarles Bidegainek 1999an plazaratu zuen izendegi aberatsa, aukera ugariz eta datu zehatzez hornitua etorri zaiguna. Izendegi honetan ez daude diren guztiak, jakina!, herriak egunero izen berriak sortzen baititu, baina bada bilduma polita euskal aita-amek hautatzeko orduan aukera ukan dezaten. Horretan lagungarri bada, uros izanen naiz. Gaur, bihar, etzi, euskaldunok aitzina egiten eta eginen dugu. Gure aiduru gero aske eta oparoa delakoan nago. Izan dadila izendegi hau urrats bat egin beharreko bidean. Izena eta izana.  

Prezio publikoa : 18 euros

euskal herria beti.jpg

JOSEBA AURKENERENA BARANDIARAN

 

Honako hau euskara, euskaldunak eta Euskal Herria gaitzat dituen liburua da. Historia, kultura, diaspora, pasadizoak, bidaiak, mito eta tradizio zaharrak, atsotitz eta irain bildumak…  dira, besteak beste, liburuaren nondik norakoa gidatzen duten arloak. Bihotzez eta pasioz idatzia dela erran daiteke.

Prezio publikoa : 18 euros

iparra galdu gabe.jpg

JOSEBA AURKENERENA BARANDIARAN

 

Euskal Herria pizteko gure mintzairaz gain, gure izaera, gure historia, gure kultura..., ezagutu behar ditugu, euskal nortasunaren ezinbesteko osagaiak baitira. Belaunaldi zaharretakook ukan ez duguna belaunaldi berrietakoek ukan behar dute, Herri gisa aitzina egin nahi badugu, bederen. Eta borroka horretan Euskal Herri osoak, Iparrak eta Hegoak, aitzina egin behar dute, txanpon beraren bi aldeak baitira. Hauxe da liburu honen xedea eta horretan lagungarri bada, pozik izanen naiz, euskararen geroaz, Euskal Herriaren garaipenaz, Iparraldearen eta Hegoaldearen batasunaz sinesten baitut. Aitzina bada, eta Iparra galdu gabe! Geroak euskaldun eta aske ikus gaitzan! 

Prezio publikoa : 18 euros

bottom of page