top of page
Xiberoa.jpg

JOSEBA AUTKENERENA BARANDIARAN

Xiberoa: euskal lurra eta herrialdea, berezko kultura zaharrean errotua, nortasun sendo batez eraikia, indar handiko pertsonaia historikoak, maskaradak, pastoralak eta bestelako kultur gertakariak, literatura zahar eta aberatsa.

Prezio publikoa : 18 euros

harribelzeta.jpg

JOSEBA AURKENERENA BARANDIARAN

MHarribeltzetan gauza arras harrigarriak gertatu eta gertatzen ari dira.

Bertakoak istorio bitxi eta kilikagarriez mintzo dira.
Gertakizun horien oihartzuna gogoan geldituko zaizu biziki ongi estekaturik.

Euskal Herriko edozein herri ordezka dezakeen balizko herri honetan, 

50 ipuin historiko-mitologikoz osatu liburu honek iraganean finkatzen ditu erroak,

orainaldia zeharkatzen du eta etorkizunari begiratzen dio azkarki.

Joseba Aurkenerena Barandiaran. 1956an Gipuzkoako Donostian sortua eta aspaldian Lapurdiko Urruñan bizi dena. Hainbat liburu idatzi du beti euskal kultura edota euskal nortasuna ardatz gisa harturik. Donibane Lohizuneko Begiraleak elkartekoa dugu, eta maiz Iparraldeko agerkarietan idazten du

Prezio publikoa : 18 euros

izena eta izana.jpg

JOSEBA AURKENERENA BARANDIARAN

 

Euskal izenei buruz beti jakin nahi izan duzun eta nehoiz galdetzen ausartu ez zaren guzti-guztia!

Sabino Arana Goirik 1898. urtean Ixendegia plazaratu zuenetik, hainbat izendegi kaleratu dira. Izendegi honek arrakasta itzela eduki zuen eta luzaz euskaldunok gure seme-alabak euskaraz bataiatzeko erabili dugun iturri nagusia izan da. Frankismoaren amaiera aldera, Euskaltzaindiak plazaratu zuen izendegiaz gain, beste hainbat plazaratu ziren euskal geografiaren luze-zabalean. Ildo horri jarraituz, XX. mendearen azken hamarkadetan biziki izendegi interesgarriak atera ziren argira. Aipamen berezia merezi dute, ene ustez, 1969.  urtetik Seaskak atera duen egutegi berezia euskal izen zaharrak eta berriak zabaltzeko lanabes paregabea izan dena, eta Xarles Bidegainek 1999an plazaratu zuen izendegi aberatsa, aukera ugariz eta datu zehatzez hornitua etorri zaiguna. Izendegi honetan ez daude diren guztiak, jakina!, herriak egunero izen berriak sortzen baititu, baina bada bilduma polita euskal aita-amek hautatzeko orduan aukera ukan dezaten. Horretan lagungarri bada, uros izanen naiz. Gaur, bihar, etzi, euskaldunok aitzina egiten eta eginen dugu. Gure aiduru gero aske eta oparoa delakoan nago. Izan dadila izendegi hau urrats bat egin beharreko bidean. Izena eta izana.  

Prezio publikoa : 18 euros

euskal herria beti.jpg

JOSEBA AURKENERENA BARANDIARAN

 

Honako hau euskara, euskaldunak eta Euskal Herria gaitzat dituen liburua da. Historia, kultura, diaspora, pasadizoak, bidaiak, mito eta tradizio zaharrak, atsotitz eta irain bildumak…  dira, besteak beste, liburuaren nondik norakoa gidatzen duten arloak. Bihotzez eta pasioz idatzia dela erran daiteke.

Prezio publikoa : 18 euros

iparra galdu gabe.jpg

JOSEBA AURKENERENA BARANDIARAN

 

Euskal Herria pizteko gure mintzairaz gain, gure izaera, gure historia, gure kultura..., ezagutu behar ditugu, euskal nortasunaren ezinbesteko osagaiak baitira. Belaunaldi zaharretakook ukan ez duguna belaunaldi berrietakoek ukan behar dute, Herri gisa aitzina egin nahi badugu, bederen. Eta borroka horretan Euskal Herri osoak, Iparrak eta Hegoak, aitzina egin behar dute, txanpon beraren bi aldeak baitira. Hauxe da liburu honen xedea eta horretan lagungarri bada, pozik izanen naiz, euskararen geroaz, Euskal Herriaren garaipenaz, Iparraldearen eta Hegoaldearen batasunaz sinesten baitut. Aitzina bada, eta Iparra galdu gabe! Geroak euskaldun eta aske ikus gaitzan! 

Prezio publikoa : 18 euros

bottom of page